Gipuzkoako Tango Argentinarraren Lagunen Elkartea gara

Gipuzkoan Tango hasi zenean, hura maite zuten hainbat pertsonak kultur elkarte bat eratu zuten, TANGOAREN ikaskuntza, praktika eta zabalkundea sustatzeko asmoz. Elkarte hau da aurkezten dizueguna: AGATA.

Gipuzkoako Tango Argentinarraren Lagunen Elkartea (ÁGATA) irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago 1996ko azaroaren 27tik, AS/G/06380/1996 erregistro-zenbakiarekin.

Bere helburuen artean aipa ditzakegu, besteak beste, tango argentinarraren ezagutza maila guztietan sustatzea, tango argentinarra helburu duten topaketak sustatzea eta antzeko beste elkarte batzuekin harremanak ezartzea.

AGATAk hamabostean behin dantza-ekitaldi bat antolatzen du (milonga). Bertan, interesatuak (elkartekideak izan ala ez), dantzatzera joaten dira, ikasi berri diren figurak praktikatzera, musika entzutera edo, besterik gabe, bertaratutakoen artean harremanak izatera. Ildo horretan, esan daiteke tangoa pertsonak “batzen” dituen jarduera bat dela.

AGATA elkartekideen eta beren jardueretan parte hartzen duten zaleen interesari eta laguntzari esker mantentzen da. Denon artean laguntzen dugu tangoak bizirik jarrai dezan, gure buru eta bihotzetan beti presente. Aire zabalean ospatutako milongetan, gizarteari, oro har, mundu liluragarri hau ezagutarazten saiatzen gara.

Hemendik gure elkarteak antolatzen dituen ekitaldietan parte hartzera animatzen zaituztegu, TANGOaz guk bizi dugun bezainbeste goza dezazuen.
Tangoa zabaltzen lagundu nahi badiguzu eta gure milonga eta kultur jarduerak babestu nahi badituzu, AGATAko bazkide egitera animatzen zaitugu.

EGIN ZAITEZ BAZKIDE

Gipuzkoan tangoarekin kolaboratu eta Deskontuak lortu AGATAk antolatutako ekitaldi guztietan.